El Boletin

1. Edukia

JADO aldizkariak argitaratzen du urtero-urtero 2021. urtetik aurrera ikerketa juridikoaren lanak eta oharrak (aipamen bibliografikoak, arauen eta epaien gaineko iruzkinak).

Betiere zenbaki berezi eta ezohikoen argitalpenari kalterik egin gabe. Horien aldikotasuna deialdiaren araberakoa izango da.

2. Argitaraldiaren maiztasuna: urterokoa.

3. Jatorrizko lanak bidaltzea

Jatorrizko testuak argitaratu gabeak izango dira eta aldizkariaren zuzendaritzara igorriko dira, posta elektroniko baten bidez, jarraiko emailera: secretaria@avd-zea.com.

4. Egilearen eskubideak

JADO aldizkariak sarrera irekia du (http://www.avd-zea.com). Hartara, sarrera askea du bere osotasunean zenbaki bakoitza argitaratu ondoren. Onartzen da, beraz, horren irakurketa, bilaketa, deskarga, banaketa eta berrerabiltzea, legearen arabera, edozein euskarritan, betiere merkataritzako ez diren helburuekin. Horretarako ez da beharrezkoa izango argitaletxearen edo egilearen baimenik, jatorrizko lana behar den bezalaxe aipatzen bada (zenbakia, urtea eta orrialdeak) eta jatorrizkoan egin diren aldaketak argiro adierazten badira.

5. Azterlanen eta oharren nondik norakoak

Lehen orrialdean barneratuko dira titulua, egilearen izena eta horren filiazio akademikoa, eta berebat posta elektronikoaren helbidea eta harremanetarako telefonoa.

Bigarren orrialdean barneratuko dira hiru laburpen, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, batez beste 120 hitz bakoitzean eta lanaren gako hitzak (hirutik bostera), euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Testuek eramango dute aldez aurretiko aurkibide laburra, bertan diren alor desberdinak biltzen dituenak.

Langaiak argitaratuko dira, batik bat, gaztelaniaz eta euskaraz.

6. Argitaratze arauak

Aipamen bibliografikoak eta bestelako agiri iturrietara egindako erreferentziak honetara gauzatuko dira, argitaratze arau hauek betez:

a) Langaietarako luzera gomendatua, azterlanen kasuan, 15 orrialdetik 30 orrialdera doa ISO A4, lerroartekoa 1,5, euskarri informatikoan, nagusiki Word edo berrikusteko modukoan. Oharren kasuan 5 orrialdetik 10 orrialdera doa ISO A4, lerroartekoa 1,5, euskarri informatikoan, nagusiki Word edo berrikusteko modukoan.

b) Bibliografiari buruzko azken atala ere beharrezkoa da. Bertara bilduko dira testua ontzeko erabili diren lanak edo testuak aztertzen duen gaietan erreferentziazkoak direnak.

c) Nahitaezkoa da egileek testuaren edukia antolatzea honetara: testuaren objektua zehazten duen sarrera, datuak eta egileak egoki irizten dituen arrazoiak barneratzeko garabidea eta ondorioak, horrek ere proposamena, balioztatzea edo azken gogoeta ekartzen dituela.

d) Bibliografia aipatuari buruz jarraiko sistema erabiltzea gomendatzen da: edo Deiturak, Izena, «Artikuluaren titulua», Aldizkariaren edo liburuaren titulua (aldizkariaren titulua sigla bada, ez da letra etzanez idatzi behar), bolumena, zenb., argitaratze tokia, argitaletxea, argitaratze urtea, ukitutako orrialdeak.

e) Legeen aipamenak jarraiko ereduaren arabera egin behar dira (edo ordenamendu juridiko bakoitzean ohikoa izaten den aipamen ereduaren araberakoa):

Ex.: Ley 1/1998, de 7 de enero, de Política Lingüística.

Ad.: Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legea.

f) Siglak punturik gabe idatziko dira, adibidez, LPL. Artikulu batean lehenez agertzen denean hedapen gutxiko sigla bat, izen osoa idatziko da eta gero sigla parentesi artean.

7. Argitaratze ibilbidea

JADO aldizkariaren zuzendariak eta zuzendari laguntzaileak erabakiko dute idazketa batzordearen eta nazioarteko batzorde aholkulariarekin batera lanen argitalpena, kanpoko ikuskaritza eta ebaluazio independente batean oinarriturik. Lanen ebaluazio-prozesua aditu parekideen berrikuspen itsuaren bidez egingo da, JADO aldizkariaren kode etikoa betez. Egileok inprenta probak zuzendu ahal izango dituzte eta hamar egunetan horien zuzenketa jasotzen ez badira, ulertuko da egilea ados dagoela egindako inprimaketarekin.

8. Tasak

Artikuluak bidaltzeko, prozesatzeko eta argitaratzeko kostuak ez dira ko­bratu.

9. Copyright delakoa

JADO aldizkarian argitaraturiko artikuluen egileek, baldin eta artikulu horiek argitaragabeak baldin badira, beste leku batean erreproduzitu ahal izango dituzte horiek, betiere JADO aldizkarian egin duten lehen argitaratzearen berri zehatza ematen baldin badute.

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.


AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia ·
lege oharra
Alda. Rekalde 8, 1? dcha. 48009 BILBAO
Tel.: 94 425 57 15 / Fax: 94 424 64 99
secretaria@avd-zea.com